Prebentzioan, arrisku eta kalteak murriztean jokaerazko adikzio (teknologia berriak, jokoa...) eta substantziekiko adikzioen (kanabisa, alkohola...) tratamenduan adituak gara.
Prebentzio unibertsalaren barruan, publiko orokorrari zuzenduta, Radio Vallekasen Rozando la Distorsión irrati-programan lankidetza eta Kkinzona irratian Paradisu Artifizialak programa garatu dira. Bi ekintzen helburu nagusia da substantzia ezberdinen, horien efektuen, egon daitezkeen arriskuen eta horiek kontsumitzearen ondorioen dibulgazio objektiboa egitea eta drogekin loturiko gaurkotasunezko hainbat gai jorratzea.
ORAINPREBENTZIOA Elkarteak hainbat biltzar, hitzaldi eta mota askotako ekitaldietan parte hartu du, prebentzio-proiektu ezberdinetan dugun esperientzia zabala partekatuaz. – ERAIKIZAbrir en una nueva ventana ekimena Irunen 2019an egindako Expogrow Azokan, Eraikiz ekimenaren aurkezpena. Ekimenaren helburua da Euskadiko Cannabisaren Elkarte Sozialentzat elkartzeko eta lan egiteko gune bat eraikitzea eta substantzia horren kontsumoarekin eta hortik eratorritako arriskuen eta kalteen prebentzioarekin zerikusia duten …
–Las Drogas.infoAbrir en una nueva ventana Drogei buruzko informazioan eta gizarte-sentsibilizazioan espezializatutako web orrialdean aipamena, kolektibitatearen osasunarekin eta gizarte-ongizatearekin duten elkarreraginari buruzkoa. Egilea: Amando Vega Fuente, Pedagogian doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta adikzioetan aditua. –Diario VascoAbrir en una nueva ventana Donostiako Miramar Jauregian egindako “Cannabisa eta Osasuna: Cannabisak Euskadin duen egoerari buruzko analisia eta hausnarketa” jardunaldian Orainprebentzioak …