Orainprebentzioa adikzioen prebentzioan espezializatutako elkartea da.
2003az geroztik lan egiten dugu Donostian, Gipuzkoan eta inguruetan.
Elkartearen helburu nagusiak hauek dira:
Orainprebentzioa psikologoek eta hezitzaileek osatzen dugu. Profesional guztiok esperientzia zabala dugu droga-mendekotasunetan eta joko patologikoa, teknologia berrien erabilera, apustuak, e.a. bezalako beste portaera-adikzio batzuetan.
Zuzendaria
Koordinatzailea
Terapeuta
Aholkulari teknologikoa
Aholkulari pedagogikoa
Aholkulari pedagogikoa
Orainprebentzioa 2003an sortuko da adikzioen prebentzioan espezializaturiko taldea bezala ORAIN elkartearen barnean.
2004tik gaur arte, CANNABIA PROGRAMA garatzen da, hasiera batean, substantzien erabiltzaile diren unibertsitateko ikasleei zuzendua eta Euskal Herriko Unibertsitatean garatua. Beranduago, Cannabia programa arriskuak eta kalteak murrizteko lanera bideratu da, cannabisaren ohiko erabiltzaileak eta Cannabisaren Elkarte Sozialeko bazkideak diren helduekin. Prebentzio selektibo eta adierazi da. Programak urte askotan Donostiako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren (Osakidetza) lankidetza eta laguntza ekonomikoa jasotzen du.
2006az geroztik gaur egun arte, Orainprebentzioak PREVENIA PROGRAMA garatzen du. Hain zuzen ere, prebentzio selektiboko programa da, arrisku-egoeran dauden adingabeei, irakasleei eta haien gurasoei zuzendua. Programa ikastetxeetan eta 15 eta 18 urte bitarteko ikasleak dituzten lanbide-heziketako zentroetan ezartzen da. Programak Donostiako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren (Osakidetza) lankidetza eta laguntza ekonomikoa jasotzen du urteetan.
2007. urtetik 2020ra, Orainprebentzioak Gizarte Ongizateko departamentuarekin Donostiako Udaleko Prebentzioa, Haurtzaroa eta Familia ataleko Gizarte Ongizateko departamentuarekin hasieran eta Osasun eta Ingurumen ataleko Osasun Publikoko departamentuarekin azken urtean lanean aritu da, SUBSTANTZIAK KONTSUMITZEAGATIK EDO EDUKITZEAGATIK EZARRITAKO ZIGORREN ORDEZKO NEURRIEN PROGRAMA garatzen. Programak legea urratu duten eta poliziak substantziak kontsumitzeagatik edo edukitzeagatik zigortu dituen nerabeekin lan egiten du. Aukera ematen zaie zehapen administratiboa ordezkatzeko, baldin eta esku-hartze psikoedukatiboan parte hartzen badute; esku-hartze hori indibiduala izan daiteke nerabearentzat, familiak esku har dezake edo gurasoen arreta soilik izan daiteke, balorazio-fasean zehazten denaren arabera. Horrez gain, prebentzio-tailerrak eskaintzen zaizkie nerabeei eta hitzaldiak adingabeen ardura duten gurasoei, adingabeek substantziak erabiltzearen inguruko egoera jorratzeko eta horri aurre egiteko moduaren gainean.
2014. urtean, cannabisaren ohiko erabiltzaileekin 14 urtetan zehar garatutako prebentzio-esperientzia jasotzen duen liburua editatu eta argitaratu zen: “Cannabis y consumo responsable: Guía para un uso adecuado”. Iñaki Martínez Aldanondo. Donostia. ORAIN argitaletxea. Arriskuak eta kalteak murrizteko eskuliburua da, cannabisaren ohiko erabiltzaileak diren helduei zuzendutakoa.
2018an hasi eta gaur egun arte, IKTak PROGRAMA garatzen da. Programa Donostiako Udaleko Gizarte Ongizateko Departamenduarekin elkarlanean eratzen da. Proiektua ikastetxeetan lantzen da, irakasleeekin lan egiteko; teknologia berrien erabilera desegokiaren arriskuak saihesteko nahiz horien erabilera arduratsua sustatzeko helburuarekin.
2018. urtean eta IKTeak Programaren zati gisa, Orainprebentzioak Plataforma digitala garatu zuen euskarazko eta gaztelerazko edukiekin, teknologia berrien arriskuak saihestu eta erabilera arduratsua sustatzearren. https://www.orainteknologiberriak.esAbrir en una nueva ventanaAbrir en una nueva ventana
2018tik gaur egun arte, TEKNIA PROGRAMA garatzen da. Programa ikastetxeetan ezartzen da, adingabeekin, irakasleekin eta gurasoekin lan egitearren, teknologia berrien erabilera desegokiaren arriskuak prebenitzeko nahiz horien erabilera arduratsua sustatzeko helburuarekin. Programak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren (Osakidetza) eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren lankidetza eta laguntza ekonomikoa jasotzen ditu.