Cannabisaren erabilera desegokia prebenitzera bideratutako programa da: erabilera problematikoak eta adikzioa. Helburu nagusia da cannabisaren erabileratik eratorri daitezkeen arriskuak eta kalteak murriztea eta ondorio negatiboak agertzea saihesten edo murrizten duten erabilera arduratsuak ezartzea.
Cannabisaren ohiko erabiltzaileak diren helduei edo Cannabisaren Elkarte Sozialak bezalako erakundeei zuzenduta dago soilik.
Proiektua cannabisaren kontsumoaren erabilera egokiak eta desegokiak aintzatesteko hausnarketara bideratutako talde-jarduera da. Hasteko, kontsumoaren zentzuari eta funtzioari buruzko hausnarketa pertsonala egiten da, gehiegizko erabileraren aurrean mugak eraiki eta autoerregulazioa eta erabilera arduratsua barneratzeko. Proiektuak hiru jarduera-ildo ditu:
CSC edo antzeko beste kolektibo batzuen erabiltzaileentzako hitzaldia, prebentziora eta erabiltzaile horientzako arriskuak eta kalteak murriztera hurbiltzeko helburua duena. Cannabisa arduraz erabiltzeko sarrera.
Tailer honetan, erabiltzaileek inplikazio pertsonala dute, eta zuzenean parte hartzen dute; besteak beste, norberaren esperientziez hitz egiten dute, erabilerari buruzko hausnarketa egiten dute, ikasketa kolektiboa egiten dute, autoerregulaziorako esperientziak partekatzen dituzte, kontsumoaren gaineko erantzukizuna hartzen dute, eta abar.
Hitzaldiak, aurkezpenak edo parte-hartzeak eztabaida-foroetan, prebentzio- eta hedapen-jarduerak, publiko orokorrari edo erakunde espezializatuei zuzenduta.
Arriskuak murrizteko lan-ildoaren barruan kokatzen da. Balorazio diagnostikoa diseinatu da, cannabisarekiko mendekotasunik badagoen ala ez zehazteko. Helburua da diagnostiko psikologiko kliniko bat ezartzea, cannabisarekiko mendekotasun/adikzioren bat egon daitekeen jakiteko edota, aitzitik, cannabisaren erabilera ohikoa edo neurrizkoa den ikusteko.
Balorazioa egiteko, hainbat elkarrizketa egiten dira, eta erabiltzaile bakoitzari proba diagnostikoak egiten zaizkio. Emaitzei eta ondorioei esker, errealitatea egiaztatzeaz gain, arriskuak eta kalteak murrizteko neurriak eta estrategiak ezartzeko orientabidea eskaintzen zaie elkartekideei, adierazitako prebentzio-jarduerak sustatuta, osasuna zaintzeari begira.
Aholkularitza-zerbitzuak, osasunaren prebentziora, arriskuak eta kalteak murriztera eta cannabisa arduraz erabiltzera bideratuak. Hiru lan-ildo ditu:
Banaka esku hartzeko unitatea da, erabilera problematikoak edo cannabisarekiko adikzioak dituzten erabiltzaileentzat edota CSC-etan izaten diren arazo zehatzak jorratzeko: arazo psikologikoak, gatazkak, familia- edo bikote-arazoak,…
Kasu bakoitzean egoeraren balorazio diagnostikoa egiten da, arazoa edo adikzioa lantzeko helburuak ezartzen dira, baita aplikatu beharreko baliabideak eta gauzatzeko epeak ere, eta, azkenik, egoeraren aurrean esku-hartze terapeutiko eta/edo edukatibo komenigarriena burutzen da.
Proiektua 2002an sortu zen, eta geroztik abian da. EAEko Cannabisaren dozenaka Elkarte Sozialetan garatu da, Euskal Herriko Unibertsitatean, gazteen lokaletan, GKEetan, e.a. Prebentziorako ekintza horrek hainbat erakunde publikoren laguntza jaso du; hala nola, Donostiako Udala, Eusko Jaurlaritzako Osasun Departamentua OSAKIDETZA eta EUSFAC, RENOVATIO FUNDAZIOA bezalako hainbat cannabis kolektibo edo REGULACIÓN RESPONSABLE plataforma. Jardueran parte hartu duten milaka erabiltzailek ebaluazio oso …
Cannabisaren erabiltzaile batzuek eta Cannabisaren hainbat Elkarte Sozialek (CSC) bazkideek cannabisarekiko zenbateko adikzioa duten jakin nahi dute, eta, eskaera hori ikusita, balorazio diagnostiko klinikorako tresna diseinatu da, cannabisarekiko mendekotasunik badagoen ala ez zehazteko. Orain arte, guztira 150 adikzio-balorazio egin dira.
Euskadiko Cannabisaren Erabiltzaileen Elkarteen Federazioarekin (EUSFAC) lankidetza-hitzarmena egin da adierazitako prebentzio-jarduerak garatzeko eta praktikatzeko, cannabisaren erabiltzaile helduen artean (Federazioko Elkarteetako bazkideak) arriskuak eta kalteak murriztera bideratuta. Programatutako jardueren artean, batetik, erabiltzaileentzako hitzaldiak eta tailerrak daude, eta, bestetik, langileei eta arriskuak eta kalteak murrizteko programen arduradunei zuzendutako prestakuntza-ikastaroak.