PREVENIA PROIEKTUA
Proiektuaren barnean, eskola-prebentziotik garatzen dira jarduerak, hiru esku-hartze mailatan: ikasleekin, irakasleekin eta ikasleen gurasoekin. Talde bakoitzarekin jorratutako helburuak ezberdinak dira, eta horien xedea da, substantzien kontsumoa eta portaera-adikzioak prebenitzeari dagokionean, garrantzi handieneko arloetan eragitea. Jardueren iraupena, jorratutako edukiak eta metodologia (teoriko-praktikoa) ezberdinak dira kasu bakoitzean, talde bakoitzak dituen premien arabera.
PREBENTZIO-HITZALDIAK
Inplikatutako bi kolektibo nagusiei zuzendutako hitzaldiak: ikasleak eta haien gurasoak. Helburuak ezberdinak dira: batzuen kasuan ez kontsumitzea eta arriskuak prebenitzea, eta besteen kasuan mugak eta jarduteko arauak ezartzea. Hitzaldietan, hainbat gai jorratzen dira: substantzien kontsumoa, ondorioak, arriskuak eta portaera-adikzioak.
- Ikasleentzako hitzaldiak: osasuna sustatzera eta kalteak murriztera bideratuak talde-hausnarketaren bitartez. Hitzaldiak diseinatzeko, kontuan hartzen dira adingabeen ezaugarriak, haien egoerak eta bilakaera-une bakoitzean izan daitezkeen arrisku espezifikoak.
- Gurasoentzako hitzaldia: substantziekin eta portaera-adikzioekin loturiko oinarrizko alderdiak ezagutzera eta mugak ezartzera bideratua. Eduki ezberdinak jorratzen dira kontuan hartuta haien kezkak, seme-alabek bilakaera-fase bakoitzean dituzten premiak eta loturiko arriskuak.
IRAKASLEENTZAKO PRESTAKUNTZA
Ikastetxeetako irakasleentzako prestakuntza-jarduera. Ikasleak eskolan hasten dira nortasuna bilatzeko lehen fasea eta lehen harremanak garatzen eta aisiarako jardueren eraginpean jartzen. Hezkuntza-prebentzioan, helburu ezberdinak sakontzen dira: oinarrizko ezagutzak hartzea, ondoriozko arriskuak identifikatzea, hezkuntzako neurriak eta teknikak erabiltzea, egoera zailak kudeatzea eta kasu bakoitzean jarraitu beharreko jarraibideak ematea. Prestakuntza hezkuntza-etapa ezberdinetako irakasleentzat egokituta dago; baita, ikasleen ezaugarri espezifiko eta haien egoerarako ere.