Baliabideak

    Add a header to begin generating the table of contents

    LIBURUAK

    "Cannabis y consumo responsable" liburua

    Gida hau cannabisaren erabiltzaile helduei, kontsumitzaileekin lan egiten duten profesionalei eta ezagutza zabaldu nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago; baita, cannabisa zer den eta arduraz erabiltzeko nola jokatu behar den ulertu nahi dutenei ere. 2001etik gaur egun arte, cannabisaren kontsumitzaile talde ezberdinekin kontsumo arduratsuaren inguruan egindako tailerretan garatutakoa idatziz jaso da bertan.

    Cannabisa modu egokian erabiltzen bada, bizitzeko estilo orekatuaren eta arduratsuaren zati izan daiteke. Baina beste edozein ohitura bezala, modu desegoki eta arduragabean ere erabili daiteke. Beraz, gakoa da substantzia nola erabiltzen den. Liburuan zehar, erabiltzaileak cannabisarekin duen harremanari buruzko garapen teorikoa eta lan pertsonala jasotzen dira, kontsumoaren gaineko erantzukizuna bere gain hartu eta erabilera egokiak ezartzearren. Modu horretan, erabilera kontzienteak, neurritsuak eta arduratsuak sustatzeaz gain, efektu negatiboak agertzeko aukera murriztu edo ezabatu nahi dira. Erabiltzaileen ehuneko jakin batentzat kontsumitzea arriskutsua denez, abstenitzea gomendatzen zaie.

    Kontsumo guztiek arriskuak dituzte, eta cannabisa ez da kalterik egiten ez duen substantzia. Baina kontsumitzen jarraitzea aukeratzen duten pertsonek behar adinako informazioa eduki behar dute kontsumoak nola arrazionalizatu eta planifikatu erabakitzeko, erabilera desegokietatik eratorri daitezkeen arriskuak eta kalteak ahal den neurrian murriztuz edo ezabatuz eta cannabisaren erabilera arduratsuaren kultura sustatzen saiatuz.

    Prezioa: 19€ (kontsultatu bidalketa-gastuak)

    Liburua lortu nahi baduzu Jarri Harremanetan Gurekin

    LIBURUXKAK

    Cannabis kontsumitzaile arduratsu baten erretratua. Canabisaren erabilera egokiruntz.

    Prebentzio adieraziaren barnean eta cannabisaren erabileran arriskuak eta kalteak murrizteko ikuspegitik begiratuta, liburuxkan cannabisaren erabilera egokiaren gaineko ideia sakontzen da. Ehunka erabiltzaile helduren hausnarketaren eta iruzkinen bidez egin da; erabiltzaile horiek esperientzia eta ezagutza zabala dute substantziaren inguruan, eta ORAIN elkarteak antolatutako tailerretan parte hartzen dute. Tailerretan norberaren zaintza eta erantzukizuna sustatzen dira. Era berean, substantziaren erabilerari dagokionean, autoerregulazioaren kontzeptua garatzen da.

    8 orrialdeko dossierra. Bertsioa gazteleraz, euskaraz, frantsesez eta ingelesez.

    ARTIKULUAK

    Prebentzioa cannabisaren kontsumoan: esperientziak eta ikuspegiak

    Mikel Cerezo osasun, prebentzio eta arriskuak murriztearen arloko profesional ezberdinekin elkarlanean. Regulación Responsable Plataforma. 2018

    Cannabisaren kontsumo arduratsua araututako eszenatokian

    "Las sendas de la regulación del cannabis en España” liburuko artikulua. Regulación Responsable Plataforma. Iñaki Martínez Aldanondo eta Mikel Cerezo Ansoleaga. 2017

    Cannabisa eta arriskuak eta kalteak murriztea

    Iñaki Martínez Aldanondo. ORAIN Elkartea. 2005

    Elkarteak drogen aurrean: Agipad-en 25 urte direla-eta

    Amando Vega, Iñaki Martínez. Droga-mendekotasunen Espainiako aldizkaria. 2005

    IRRATIA

    "Paradisu Artifizialak" Irrati saioa

    Irratsaioa diseinatzea, egitea eta sortzea; bertan, drogen munduarekin loturiko gai ezberdinak jorratzen dira (albisteak, galderak, substantzien esposizioa, e.a. KKinzona Irratian eta Arrosa Irrati sarean eman zen. 2015-2016

    "Conciencia Artificial" sekzioa, "Rozando la Distorsión" irrati saioan

    Drogei eskainitako atala; “Conciencia Artificial”, Radio Vallekasko “Rozando la Distorsión” irratsaioan. 2015-17

    WEB

    Orainprebentzioa IKTak web orrialdea

    Teknologia Berriak erabiltzearen gaineko arriskuen prebentzioari buruzko gure PLATAFORMA digitalera sartu nahi baduzu, ondorengo estekan egin dezakezu: www.orainteknologiberriak.es

    Gurekin harremanetan jarri nahi duzu?

    Harremana