Donostiako 450 saltokik bat egin dute “Altxa Burua” kanpainarekin, adingabeen artean mugikorraren erabilera murrizteko
Donostiako Udalak, Altxa Burua Donostia plataforma osatzen duten guraso taldearekin lankidetzan, gaztetxoen artean telefono mugikorren eta teknologia berrien erabilera arduratsua sustatzen jarraitzeko kanpaina bat bultzatu du. ‘Gurea erabil dezakezu’ lelopean, ekimenak hiriko eraikin publikoetan eta dendetan dauden telefonoetatik deiak egiteko aukera eman nahi die gazteei. AlbisteaAbrir en una nueva ventana