Ekimen hau datuen babeserako eskubidea indartzera bideratuta dago, berrikuntza eta jasangarritasuna sustatzearekin batera. Enpresa-erakunde nagusietako batzuen, fundazioen, komunikabideen elkarteen eta ikus-entzunezko taldeen lankidetza izan du proiektuaren garapenak, eta atxikipen-gutunean adierazitako konpromisoak hartu nahi dituzten erakundeei irekita dago.
ITUN DIGITALARI atxikituz gero, bertan jasotako printzipioak eta gomendioak ezartzeko konpromisoa hartzen dute erakundeek, bai eta langileen eta erabiltzaileen artean Lehentasunezko kanala zabaltzekoa ere, Interneten eduki sexualak eta indarkeriazkoak premiaz ezabatzeko eskatzeko, bai eta pribatutasunaren balioaz eta datu pertsonalen tratamenduaren garrantziaz kontzientziatzen laguntzeko beste baliabide eta tresna batzuk ere.