ASAJERek (Errehabilitazioan dauden Jokalarien Arabako Elkartea) ausazko jokoari eta bere problematikari buruz antolatutako jardunaldietan parte hartzea. “HIKT eta sare sozialak: arriskuak, mendekotasuna eta prebentzioa” gaiari buruzko lehen hitzaldia ireki dugu, eta Orainprebentzioa programaren jatorria eta ibilbidea azaldu ditugu, bai eta substantzien mendekotasunaren prebentzioaren eta portaera-adikzioen eremuetan egiten ari garen lana ere.