Joan den urriaren 1ean “SUSTANTZIARIK GABEKO ADIKZIOAK” Jardunaldia ospatu genuen. Bertan, EKINTZA BIBE Elkarteak, Beatriz Alonso psikologoaren Jokoaren Nahasteari buruz egindako hitzaldien bidez, eta ORAINPREBENTZIOA Elkarteak parte hartu zuten. Azken honek “Teknologia Berrien arriskuen prebentzioa eta erabilera arduratsua” hitzaldia eskaini zuen Iñaki Martínez psikologoaren eskutik, baita Teknologia Berrien inguruko mahai-ingurua, zeinetan José Miguel Correa EHUko Katedratikoak eta Mikel Cerezo hezitzaileak parte hartu zuten, Mireia Centeno, Elkargoko Hezkuntza Psikologia Arloko arduraduna, moderatzaile zutelarik