“Noiz emango diegu lehen mugikorra?” Donostiako Kaxilda liburu-dendan galdera horren bueltan aritu ginen IZARKOM Euskal Herriko Telekomunikazio Koopertibak antolatutako solasaldian. Bertan Mikel Cerezo Orainprebentzioko Adikzioen prebentzio Hezitzailea eta Leire Erzilbengoa Teknoiz talde eragileko partaidea eta Zurriola Ikastolako gurasoarekin egon ziren. Guztion artean abiapuntu bera jarri zen mahai gainean: mugikorra emateko adina ahalik eta gehien atzeratzea, ahal dela 16 urterarte.