Arlo sozialeko profesionalentzat formakuntza

2007. urteaz geroztik, hainbat prestakuntza-ekintza burutu dira Gipuzkoako gizarte-esparruko profesionalekin, hots, adingabeekin zuzeneko harremana dutenekin, eta substantzien kontsumoaren prebentzioa eta arriskuak eta kalteak murriztea jorratu dira.

Prestakuntza teoriko-praktikoaren helburua da adingabeekin eremu ezberdinetan zuzenean harremanetan dauden edo haiekin lan egiten duten profesional ezberdinek detektatzeko erremintak eta esku-hartzeko estrategiak eskuratzea. Eremu horien artean aurkitzen dira gazteentzako aisiarako zentroak edo gaztelekuak, kale-hezkuntza, familien esku-hartzea, tutoretzapeko pisuak edo esku-hartze espezializatuko zentroak.

Gurekin harremanetan jarri nahi duzu?

Harremana