2006. urteaz geroztik, proiektua Oinarrizko Lanbide Heziketako Donostiako 40 ikastetxe baino gehiagotan eta Gipuzkoako batzuetan ezarri da (lehen LHI edo LHIP bezala ezagunak). Prebentzio-ekintza honek hainbat erakunde publikoren babesa jaso du; tartean, Donostiako Udalarena eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Departamentuarena (OSAKIDETZA).
Garatzerakoan, hiru talde espezifikorekin lan egin da: ikasleak, irakasleak eta gurasoak. Erabiltzaileek ebaluazio oso positiboa egin dute; izan ere, arazo bera ikuspegi ezberdinetatik lantzen da, eta talde bakoitzaren ezaugarri eta esperientziara egokitutako proiektua da.