Substantziak kontsumitzearen edo edukitearen gaineko neurri alternatiboen proiektua

“Substantziak kontsumitzeagatik edo edukitzeagatik zigortutako adingabeak berrezteko neurriak” proiektua nerabeak eta haien familiak artatzeko zerbitzua da, eta Donostiako Udalarekin elkarlanean eskainia eta garatua izan da 2007tik 2020 urterarte.

Donostiako hirian, bide publikoan, legez kontrako substantziak kontsumitu edo edukitzeagatik edo bide publikoan edari alkoholdunak hartzeagatik zigortutako adingabeentzat da zerbitzua. Helburu nagusia da arrisku-faktoreak murriztea eta kolektibo eta talde ahuletan, hots, adingabeei dagokienean, drogen kontsumoaren aurreko jarrera eta portaera arduratsuak sustatzea. Esku-hartze psikoedukatiboa kontsumoaren profilaren eta adingabe bakoitzaren egoera pertsonalen, familiarraren eta sozialaren arabera diseinatzen denez, jarduera banaka, familiaren barruan edo taldean jorratu ahal izango da. Esku-hartzea modu positiboan amaitu eta gero, zigorraren zenbatekoa murriztu egiten da.

Talde profesionalak sarean lan egiteko sistema ezartzen du, haurrak eta familiak babesteko zerbitzuarekin nahiz laguntza-sarean dauden baliabide ezberdinekin aldian behin koordinatuta. Kasu jakin batzuetan arrisku-adierazle garrantzitsuak ikusten badira, balorazioa egin ondoren, baliabide espezifikoago eta intentsiboagoetara bideratzea proposatzen da.

Gurekin harremanetan jarri nahi duzu?

Harremana