Prevenia

Substantziekiko eta portaerekiko adikzioen prebentzio-taldea

Zer da Prevenia?

Adikzioen prebentziorako programa da, bi arlo nagusitara bideratua:

  • Substantziekiko adikzioak: alkohola, cannabisa, tabakoa,…
  • Portaera-adikzioak: jokoa, apustuak,…

Helburu nagusia da osasuna sustatzea prebentzioaren bitartez, babesteko faktoreak indartuaz eta arrisku-faktoreak murriztuaz.

Ikastetxeetako hiru talderi zuzenduta dago:

  • Ikasleak.
  • Ikastetxeko irakasleak.
  • Adingabekoen gurasoak.

Nola lagun zaitzakegu?

PREVENIA PROIEKTUA

Proiektuaren barnean, eskola-prebentziotik garatzen dira jarduerak, hiru esku-hartze mailatan: ikasleekin, irakasleekin eta ikasleen gurasoekin. Talde bakoitzarekin jorratutako helburuak ezberdinak dira, eta horien xedea da, substantzien kontsumoa eta portaera-adikzioak prebenitzeari dagokionean, garrantzi handieneko arloetan eragitea. Jardueren iraupena, jorratutako edukiak eta metodologia (teoriko-praktikoa) ezberdinak dira kasu bakoitzean, talde bakoitzak dituen premien arabera.

 

PREBENTZIO-HITZALDIAK

Inplikatutako bi kolektibo nagusiei zuzendutako hitzaldiak: ikasleak eta haien gurasoak. Helburuak ezberdinak dira: batzuen kasuan ez kontsumitzea eta arriskuak prebenitzea, eta besteen kasuan mugak eta jarduteko arauak ezartzea. Hitzaldietan, hainbat gai jorratzen dira: substantzien kontsumoa, ondorioak, arriskuak eta portaera-adikzioak.

  • Ikasleentzako hitzaldiak: osasuna sustatzera eta kalteak murriztera bideratuak talde-hausnarketaren bitartez. Hitzaldiak diseinatzeko, kontuan hartzen dira adingabeen ezaugarriak, haien egoerak eta bilakaera-une bakoitzean izan daitezkeen arrisku espezifikoak.
  • Gurasoentzako hitzaldia: substantziekin eta portaera-adikzioekin loturiko oinarrizko alderdiak ezagutzera eta mugak ezartzera bideratua. Eduki ezberdinak jorratzen dira kontuan hartuta haien kezkak, seme-alabek bilakaera-fase bakoitzean dituzten premiak eta loturiko arriskuak.

 

IRAKASLEENTZAKO PRESTAKUNTZA

Ikastetxeetako irakasleentzako prestakuntza-jarduera. Ikasleak eskolan hasten dira nortasuna bilatzeko lehen fasea eta lehen harremanak garatzen eta aisiarako jardueren eraginpean jartzen. Hezkuntza-prebentzioan, helburu ezberdinak sakontzen dira: oinarrizko ezagutzak hartzea, ondoriozko arriskuak identifikatzea, hezkuntzako neurriak eta teknikak erabiltzea, egoera zailak kudeatzea eta kasu bakoitzean jarraitu beharreko jarraibideak ematea. Prestakuntza hezkuntza-etapa ezberdinetako irakasleentzat egokituta dago; baita, ikasleen ezaugarri espezifiko eta haien egoerarako ere.

ORAIN ESKU-HARTZE UNITATE BEREZIA

Banaka esku hartzeko unitatea da, erabilera problematikoak edo adikzioak dituzten erabiltzaileentzat eta haien senitartekoentzat, edota arazo zehatzak jorratzeko: cannabisa, alkohola, jokoa, apustuak,…

Kasu bakoitzean egoeraren balorazio diagnostikoa egiten da, arazoa edo adikzioa lantzeko helburuak ezartzen dira, baita aplikatu beharreko baliabideak eta gauzatzeko epeak ere, eta, azkenik, egoeraren aurrean esku-hartze terapeutiko eta/edo edukatibo komenigarriena burutzen da.

Gehiago jakin nahi duzu?

gure proiektuak

Arlo sozialeko profesionalentzat formakuntza

2007. urteaz geroztik, hainbat prestakuntza-ekintza burutu dira Gipuzkoako gizarte-esparruko profesionalekin, hots, adingabeekin zuzeneko harremana dutenekin, eta substantzien kontsumoaren prebentzioa eta arriskuak eta kalteak murriztea jorratu dira. Prestakuntza teoriko-praktikoaren helburua da adingabeekin eremu ezberdinetan zuzenean harremanetan dauden edo haiekin lan egiten duten profesional ezberdinek detektatzeko erremintak eta esku-hartzeko estrategiak eskuratzea. Eremu horien artean aurkitzen dira gazteentzako aisiarako zentroak edo gaztelekuak, kale-hezkuntza,... Leer más

Substantziak kontsumitzearen edo edukitearen gaineko neurri alternatiboen proiektua

“Substantziak kontsumitzeagatik edo edukitzeagatik zigortutako adingabeak berrezteko neurriak” proiektua nerabeak eta haien familiak artatzeko zerbitzua da, eta Donostiako Udalarekin elkarlanean eskainia eta garatua izan da 2007tik 2020 urterarte. Donostiako hirian, bide publikoan, legez kontrako substantziak kontsumitu edo edukitzeagatik edo bide publikoan edari alkoholdunak hartzeagatik zigortutako adingabeentzat da zerbitzua. Helburu nagusia da arrisku-faktoreak murriztea eta kolektibo eta talde ahuletan, hots, adingabeei... Leer más

Prevenia proiektua oinarrizko lanbide heziketako ikastetxeetan

2006. urteaz geroztik, proiektua Oinarrizko Lanbide Heziketako Donostiako 40 ikastetxe baino gehiagotan eta Gipuzkoako batzuetan ezarri da (lehen LHI edo LHIP bezala ezagunak). Prebentzio-ekintza honek hainbat erakunde publikoren babesa jaso du; tartean, Donostiako Udalarena eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Departamentuarena (OSAKIDETZA). Garatzerakoan, hiru talde espezifikorekin lan egin da: ikasleak, irakasleak eta gurasoak. Erabiltzaileek ebaluazio oso positiboa egin dute; izan ere, arazo... Leer más

Gurekin harremanetan jarri nahi duzu?

Harremana