IKTak Proiektua Donostiako udalarekin lankidetzan

IKTak proiektua Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilerarekin lotutako arriskuen gaineko prestakuntza-zerbitzua da, eta Donostiako Udaleko Gizarte Ongizateko Departamentuarekin elkarlanean garatzen da.

Zerbitzua udalerriko ikastetxeetako irakasleentzat eta adingabeekin zerikusia duten bestelako zerbitzuentzat da (Kaleko Hezkuntza programak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, e.a.). Horren helburua da profesionalak trebatzea eta gaitzea ezagutzak eta trebetasunak hartuaz, IKTeen erabileraren arriskuekin loturiko zailtasunei aurre egiteko, eragin zuzena izanaz adingabeek egiten duten erabileran. 30 prestakuntza baino gehiago egin dira Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxeetan.

Proiektuaren barnean, arriskuen prebentzioari eta teknologia berrien erabilera egokiari buruzko plataforma digitala garatu da (euskaraz eta gazteleraz), laguntza, orientazio eta gida moduan irakasleentzat nahiz guraso eta adingabeko erabiltzaileentzat.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sar zaitez baliabideen arlora.

Gurekin harremanetan jarri nahi duzu?

Harremana